José Manuel
Castelao Bragaña gobernuan dauden ordezkarietako bat da eta hurrengo esaldiarekin gozarazi zigun denoi: “Las leyes son
como las mujeres, están para violarlas”. Egun pare batzuk pasa eta gero dimititu
egin zuen.
Aldiz,
Pablo Hasel rap abeslaria
eta Marc Hijo de Sam bere musika ekoizlea kalean ditugunak lirateke. Biak atxilotuak
izan ziren euren abestiekin, terrorismoari usteko apoligia egiteagatik. Vallecaseko Alfon mutila ere daukagu hemen, zein bertan egiten zen greba orokorrean preso hartu
zuten, gasolina bidoi bat zuela adieraziz. Argi dago, beraz, gizarte honetan hitz egiteko askatasunaz
soilik batzuk gozatzen dutela, beste batzuk, aldiz, gogorki zigortuak
izaten diren bitartean.
Espainiaren atzerapen kulturalak, jendearen izaera kritikoa gutxitzen du. Hori da, azken
finean, politiko guztiek nahi dutena; jendea ezertaz ez enteratu eta beraiek
dena kontrolatzea. Horren adibide argia kirol garaipenekin edo komunikabideekin
gertatzen dena litzateke.
Laburbilduz kapitalismoa
urduri dago eta gure eginkizuna sistema errotik aldatzea da, kapitalismoari
ezin baitzaio erreforma egokirik egin, naturaz basatia baita.Guzti hau irakurri eta gero, gure askatasuna odolez zikindutako politikoen eskuetan utziko al dugu? Beraien kontu korronteetako zeroak handitzen ditugun zenbaki hutsak izango al gara? Bakoitzaren erantzunak, guztion etorkizuna baldintzatuko du.
Link interesgarri batzuk:
- JULIO ANGUITA politikariaren elkarrizketa: http://www.youtube.com/watch?v=fVEENjL3pg0
- ALFON F.O-ren amari egindako elkarrizketa: http://www.youtube.com/watch?v=gwc9KU1SEzk
No hay comentarios:
Publicar un comentario