jueves, 21 de marzo de 2013

MODA


Gaur egun, komunikabide manipulatuek "moda"-ri buruz islatzen diguten errealitatea, pertsona pribilegiatuei zuzenduta dago soilik. Aurkezten dituzten arropek sekulako prezioak dituzte eta hauek janzten dituzten modeloak, berez, emakumearen irudi perfektua dira. Irudi perfektu hau, erabateko argaltasunean oinarritzen da, ia ia anorexian.


Tamalez, jendeak ez ikusiarena egiten du egoera honen aurrean, nahiz eta ohartu batzuek bizia ematen dutela argaldu ahal izateko eta beste batzuk gosez hiltzen direla, janik ez dutelako.

Bestalde, moda eta inguratzen duena, negozio hutsa da, milioiak eta milioiak mugitzen dituena. Batetik, produktore/ekoizleek merkataritza estrategia bat erabiltzen dute, jendeak arropa etengabe berritzeko denboraldi bakoitzaren amaieran, "pasado de moda" dagoela sinestarazten digutelarik. Bestetik, pantaila txikien atzean intoxikatutako informazioa saltzen digute, batez ere publizitatearen bitartez. Hau horrela izanda, komunikabideak modaren aliatuak dira, non hauen helburua, gizartea, modaren produktuen kontsumora bultzatzea den, informazioa modu irrazional batean aurkeztuz. Izan ere, tendentzia/joera berriak, burges batzuk soilik markatu ditzakete.

Bukatzeko, esan genezake, beraz, modaren defnizioa hurrengo hau litzatekeela:
"La moda es un negocio del mundo capitalista en el que cierta gente se enriquece mediante la publicidad y la fama que increíblemente es sustentada por el resto de personas que la admiran e intentan ser influidos por ella sin éxito"



No hay comentarios:

Publicar un comentario