miércoles, 1 de mayo de 2013

BIDEGABEKERIA OSASUNEAN



Osasunean eman diren murrizketak direla eta, jende asko kalean ikusi da. Honekin lortu dute lanpostu gutxiago egotea, baita materialen beherakada handia eman da ere. Medikuntzan behar da diru inbertsio handia, medikamentuetan hobekuntzak  egiteko garrantzitsua delako. Diru hori barik ezin izango dira garesti diren operazioak egin, edota ospitale berriak eta hobeak egin. Jendea operazio horiek egiteko ospitale pribatuetara joaten dira, diru asko ordainduz operazioak aurrera eraman ahal izateko. Gaur egungo mundu honetan, zerbait nahi baduzu, hori lortzeko ordaindu beharko duzu, zeren osasun publikoak ez du izango behar baliabide operazio bat egiteko, eta jendea pribatuetara joko du laguntza eske.  Beste aldetik, diru asko inbertitzen dute beste esparru batzuetan, adibidez, militarren prestakuntzan, armetan, eta abar.

Harritu egin gaituen albistea honakoa da, Canariar uharteetan lanetik bota duten mediko baten kasua. Arturo Pedrero García, medikuntzan lizentziatua, eta “Prevención y Riesgos Laborales del Hospital Universitario de Canarias”-ren baieztapenarekin lan egiteko kapaza zela jakinda, lan egitera joan zen “mediko de familia” izanda. Baina hilabete bat pasa ondoren, lanetik kaleratu zuten. Arturo engainatua eta baztertua sentitzen da pertsonalki eta profesionalki, horregatik tribunaletara joko du bere kasuarekin.

“Analisi fisikoak, odol ateratzea, bendak jartzea edota kirurgi minimoa” egiteko kapaza ez izateak izan dira Osasungintzak jarritako arrazoiak bere lan postutik kaleratzeko, “ezin dituela medizina familiarrean behar diren funtzioak” egin arrazoitzen.

Arturok eskumako eskuan mugaketa bat dauka,  esku hori flexionatu eta luzatzea eragozten diona. Horrek ezkerreko eskua oso ongi mugitzera eraman dio, auzitegiko mediku baten informeak dioenez. Mediku honek egiaztatu du  kapaza dela bere lana mediku familiar bezala egiteko. Hau ere medikuntza eta kirurgiako doktore batek bermatu egin du eta bere hausnarketa ere ongi dagoela lan egiteko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario