jueves, 2 de mayo de 2013
miércoles, 1 de mayo de 2013
BIDEGABEKERIA OSASUNEAN
Osasunean eman
diren murrizketak direla eta, jende asko kalean ikusi da. Honekin lortu dute
lanpostu gutxiago egotea, baita materialen beherakada handia eman da ere.
Medikuntzan behar da diru inbertsio handia, medikamentuetan hobekuntzak
egiteko garrantzitsua delako. Diru hori barik ezin izango dira garesti
diren operazioak egin, edota ospitale berriak eta hobeak egin. Jendea operazio
horiek egiteko ospitale pribatuetara joaten dira, diru asko ordainduz
operazioak aurrera eraman ahal izateko. Gaur egungo mundu honetan, zerbait nahi
baduzu, hori lortzeko ordaindu beharko duzu, zeren osasun publikoak ez du
izango behar baliabide operazio bat egiteko, eta jendea pribatuetara joko du
laguntza eske. Beste aldetik, diru asko inbertitzen dute beste esparru
batzuetan, adibidez, militarren prestakuntzan, armetan, eta abar.
Harritu egin
gaituen albistea honakoa da, Canariar uharteetan lanetik bota duten mediko
baten kasua. Arturo Pedrero García, medikuntzan lizentziatua, eta “Prevención y Riesgos Laborales del Hospital Universitario de Canarias”-ren baieztapenarekin lan egiteko kapaza zela
jakinda, lan egitera joan zen “mediko de familia” izanda. Baina hilabete bat
pasa ondoren, lanetik kaleratu zuten. Arturo engainatua eta baztertua sentitzen
da pertsonalki eta profesionalki, horregatik tribunaletara joko du bere
kasuarekin.
“Analisi
fisikoak, odol ateratzea, bendak jartzea edota kirurgi minimoa” egiteko kapaza
ez izateak izan dira Osasungintzak jarritako arrazoiak bere lan postutik
kaleratzeko, “ezin dituela medizina familiarrean behar diren funtzioak” egin
arrazoitzen.
Arturok
eskumako eskuan mugaketa bat dauka, esku hori flexionatu eta luzatzea
eragozten diona. Horrek ezkerreko eskua oso ongi mugitzera eraman dio,
auzitegiko mediku baten informeak dioenez. Mediku honek egiaztatu du
kapaza dela bere lana mediku familiar bezala egiteko. Hau ere medikuntza eta
kirurgiako doktore batek bermatu egin du eta bere hausnarketa ere ongi dagoela
lan egiteko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)