martes, 9 de abril de 2013

"EL LAVADO DE CEREBRO NO ES UNA OPCIÓN"



"La Iglesia dice que la Tierra es plana, pero yo sé que es redonda porque veo su sombra en la Luna y tengo mas fe en una sombra que en la Iglesia". Fernando de Magallanes.

Ia hilabete bat pasa da jada aita santu berria izendatu zenetik: Francisco I. TVE1ek igorritako “Habemus Papam” albistegia 7,8 milioi pertsona baino gehiagok ikusi zuten. Telebistan ez zegoen beste albisterik, mundua geldituko balitz bezala.

Erlijioa kulturaren parte izan daiteke, erlijioa soilik ez da kaltegarria, eliza da kaltegarria dena. Hauek ditugu elizaren buru dugun gizon honen, moral eta etikari dagokionez oso zintzoa den elizaren ordezkariaren eta ordezkaria izateagatik beste pertsonak baino eskubide gehiago dituen pertsonaren hitzak: “Las mujeres son naturalmente ineptas para ejercer cargos políticos” “El orden natural y los hechos nos enseñan que el hombre es el ser político por excelencia; las escrituras nos demuestran que la mujer siempre es el apoyo del hombre pensador y hacedor, pero nada más que eso.” Hau entzunda, mundu honetako biztanle guztiok zalantzan jarri beharko genuke aita santuaren postu hau.

Francisco lehenengoaz hitz egiten dugu gaurkotasun izugarria duen gaia delako baina norbaitek ez al du gogoratzen duela hiru urte Haitik sufritu zuena? Honen aurrean, Donostiako apezpiku Jose Ignazio Munilla honako hau esan zuen: "Hay males mayores que lo de Haití, como nuestra situación espiritual".

Honetaz gain, Tenerifeko apezpikuak, Bernardo Alvarezek, hurrengoa esan zuen adingabeen abusuaren inguruan: “No hay que confundir la homosexualidad como necesidad existencial con la que es practicada como vicio. La persona [la] practica como puede practicar el abuso de menores”; “Si te descuidas, te provocan” (13 urteko haurrei erreferentzia eginez).

Gizartea aurrera doa, eboluzioa aurrera doa, eta horrelako pentsamenduak dituzten pertsonak entzuten jarraitzen ditugu, batzuk larunbat edo igandero. Gure seme-alabek elizaren parte izatea uzten dugu, guk horren parte izan garen moduan (baiatu, jaunartu ta ezkondu garen momentutik, esaterako).



 Langabezia gora eta behera, negozioak bertan behera, hezkuntza eta osasunean izugarrizko murrizketak eta abar dira gaur egungo “krisiaren” ondorio latzak. Eta biztanleria osoak “krisi” hori jasaten duen bitartean, estatuak urtero eliza katolikoari 11 mila milioi euro eskaintzen dizkio eta, gainera, goazen igandero mezatara eta bertan diru gehiago uztera. Izugarria.

Orain, bakoitzak hausnartu dezala, bakoitzak pentsa dezala zertan datzan hainbeste botere duen instituzio hau eta bakoitzak erabaki dezala zer eskaintzen dion elizari. Ondoren hitz egingo dugu moral eta etikaz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario